Nola egiten dugu lan?
Modu pertsonalizatu batean artatzen zaitugu
Kontsultara joaten zarenean, egingo dugun lehenengo gauza elkarrizketabat izango da, zure lesioaren xehetasun guztiak ezagutu ahal izateko, eta horrek eragin duen egoera horretara iristeko.


Informazio guztia daukagunean, esploraziofisikoa egingo dugu, eta tratamenduarekin hasteko behar ditugun datu guztiak emango dizkigu
Analisi kliniko osoa egin ondoren, kasurako teknikaegokienak zein diren baloratuko ditugu. Fisioterapian eta osteopatian erabiltzen ditugun teknika guztien artean, eraginkorrenak diren hiru teknika nabarmentzen ditugu:

Gure lan teknikak
Fisioterapian eta osteopatian erabiltzen ditugun teknika guztien artean, eraginkorrenak iruditzen zaizkigun 3 azpimarratzen ditugu:

Hezkuntza
Bai, zerbait arraroa entzun dezakezu, baina paziente askok ideia edo informazio okerrak dituzte gertatzen zaienari buruz. Gertatzen ari zaizula ondo azaltzea, zergatik eta zenbat kostatuko zaizun errekuperatzea da gure lehentasunetako bat. Segurtasuna eta konfiantza ematea jasaten ari zaren ziurgabetasunaren barruan oso garrantzitsua da guretzat. Beraz, zure lesioari buruzko hezkuntza gure zutabeetako bat da.
Eskuzko terapia
Eskuzko teknika ugari ditugu zure mina gutxitzeko eta zurrun, blokeatuta edo kargatuta sentitzen zarenean laguntzeko. Zure gorputzari falta zaion mugikortasuna itzultzen diogu, sendatze azkarragoa eta minik gabekoa lortuz.


Ariketa terapeutikoa
Fisioterapeutak gidatutako ariketa planifikatu eta indibidualizatua egitea da, mina kentzeko eta funtzioa berreskuratzeko. Atal honetan, artikulazio-mailako ariketak ez ezik, arnasketa-ariketak, patologia neurologikoetarako ariketak eta abar ere sartzen dira.
Tresnak
Era berean, tratamendua osatzen laguntzen diguten eta mina murrizteko eta sendatzeko plus hori eman diezaguketen hainbat tresna ditugu: